Sarrionandiaren ipuin arturikoak. Parodia, utopia eta desira

Artikulu honetan iragan mitikoaren berridazketak euskal literaturan ekarritako emaitza interesgarri batzuk aztertuko dira, zehazki, Joseba Sarrionandiak 1983-1990 artean argitaraturiko narrazio arturikoak irakurtzeko moduak. Jean Bodelek matiere de Bretaigne deituriko ziklo narratiboaren reapropiazi...

Description complète

Enregistré dans:
Détails bibliographiques
Dans:URI:https://journals.openedition.org/lapurdum,
Auteur principal: Otaegi Imaz, Maria Lourdes
Format: Article ou chapitre numérique
Langue:Basque
Publié: Lapurdum 2021
Accès en ligne:Accès Université d'Orléans et IFPM
Accès Université d'Orléans et IFPM
Description
Résumé:Artikulu honetan iragan mitikoaren berridazketak euskal literaturan ekarritako emaitza interesgarri batzuk aztertuko dira, zehazki, Joseba Sarrionandiak 1983-1990 artean argitaraturiko narrazio arturikoak irakurtzeko moduak. Jean Bodelek matiere de Bretaigne deituriko ziklo narratiboaren reapropiazio horiekin, narrazio historikomitiko hura, berreraikitzearen ildotik jo beharrean, kontakizun anakronikoak proposatu dizkigu egileak, eta euskal lurraldera ekarriz haien irakurketa klabe parodikoan iradoki digu. Hala, ikusiko dugu, narrazio fantastikoen esparruko berridazketa ukronikoen tradizio luzeari jarraituz, idazle iurretarrak ere bere garaiko gatazkei buruz hitz egin duela, garai eta testuinguru mitiko guztiz ezagunetan kokaturiko fikzio fragmentuen bidez eta metaforaren hizkuntzaz segretuki mintzatuz. Aztergaitzat hartuko ditugu, beraz, Joseba Sarrionandiaren lau narrazio arturikoak: “Ginebra erreginaren erbestea”, “Ezpata arragoan” “Eguzkiak ortze urdinean” eta “Amorante ausarta”. Berorien ildo berean, historian kokaturiko beste zenbait berridazketa hipertestual ere jorratuko dira, hala nola, “Kristalezko bihotza”, “Disiecti membra poetae” eta “Oroitzera eseri”. Egileak aitortu zuen moduan (2011, 8), testuok hiru ipuin liburu jarraituetan argitaratu zituen Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986) eta Ipar aldeko orduak (1990) eta egitasmo literario bati atxikirik idatzi zituen “ipuin literario molde bat sortzeko” asmoari, hain zuzen. Artikulu honetako aipamenak Narrazio guztiak (1979-1990) (Elkar 2011) edizioan oinarrituko dira; alabaina, 1983,1986 eta 1990ko bertsioetatik 2011kora eginiko aldakuntza adierazgarri zenbait ere aipatuko dira oin oharretan, idazlearen berridazte prozesu amaiezinaren lekukotza adierazgarri gisa.Era berean, gisa horretako berrezarpen literario aipagarrirekin alderaketak eginez, egilearen asmoei buruzko hipotesia garatzen ere saiatuko gara, ikasketa kulturalen ildoaren kontzeptuez baliatuz. Izan ere, gurean Jon Mirandek egin zuen gisa berean, erromantizismoaren eraginpeko apropiazioen ildo berean irakurri izan badira ere, uste dugu posmodernitatean eginiko berridazketen haritik, XIX mendeko euskal literatura erromantikoaren asmo nazionalistetatik aldendu zela iurretarra. Aitzitik, parodiaren, ukroniaren eta literatura fantastikoaren erregistroan mintzatu zela iradoki nahi dugu, batetik auzi soziopolitiko garaikidearen koordenadetan kokatu zuela, eta bestetik giza desiretan sakontzen duten berridazketa interesgarriak eskaini zizkigula.