Morfema mugetako hots aldaketak Zaldibarko euskaran: Azterketa akustikoa
Artikulu honen helburua Zaldibarko euskarako artikulu mugatuaren ahoskera zehaztea da, honen izaeran aldaketarik ematen ari den aztertuz. Honetarako, -e artikulua eta gainerako en arteko ezberdintasun kualitatiborik dagoen ikertuko da, kategoria bakarra edo bi kategoria fonetiko ezberdin osatzen dut...
Enregistré dans:
| Dans: | URI:https://journals.openedition.org/lapurdum, |
|---|---|
| Auteurs principaux: | , |
| Format: | Article ou chapitre numérique |
| Langue: | Basque |
| Publié: |
Lapurdum
2022
|
| Sujets: | |
| Accès en ligne: | Accès Université d'Orléans et IFPM Accès Université d'Orléans et IFPM |
| Résumé: | Artikulu honen helburua Zaldibarko euskarako artikulu mugatuaren ahoskera zehaztea da, honen izaeran aldaketarik ematen ari den aztertuz. Honetarako, -e artikulua eta gainerako en arteko ezberdintasun kualitatiborik dagoen ikertuko da, kategoria bakarra edo bi kategoria fonetiko ezberdin osatzen duten zehazteko. Aurreko bibliografian oinarrituta, gure aurreikuspena hurrengoa da: aldaketa historikoa osaturik egongo da eta igotako artikuluak eta gainontzeko /e/-ak ez dira ezberdinduko. Helburu honekin, bi adin taldetan banatutako zortzi pertsona grabatu ditugu. Guztira mugatzailearen erabilera eskatzen duten 18 hitz eta 18 esaldiren itzulpena egiteko eskatu genien, gazteleratik, Zaldibarren hitz egiten den euskarara. Gure emaitzen arabera, artikulu mugatuaren ahoskeran jazotako aldaketa historikoa geldirik da gaur egun, baina artikulua /a/ eta /e/-ren kokapenen arteko [e̞] bezala egonkortu egin da. Modu berean, morfema mugako bokal talken ondorioz igotako /e/ ~ [i] ikertu dugu. Kasu honetan, [i] honen ebakeraren eta /i/-ren beste adibideenaren artean gainjartze akustiko handia ikusi dugu: gure datuen arabera bokal talde biek kategoria fonetiko bakarra osatzen dute Zaldibarko euskaran. Azkenik, hiztun belaunaldi honetan morfema mugako [ʒ]-ren ahoskabetze prozesuaren osatzearen aldeko behin-behineko ebidentzia aurkezten dugu. |
|---|